Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

BUFFFF...EGUN OSOA SEME-ALABEKIN!

  • Izenburua: BUFFFF...EGUN OSOA SEME-ALABEKIN!
  • Ikastetxea: Ermitaberri Ikastetxea (Burlata)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: ERMITABERRI 6.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2018-10-29
  • Publikoa:
Audioa

Nire alabak nahi du
maskota txikia
baina baita erostea
kontsola berria

Mikelek nota txarrak
ateratzen ditu
ta etxerako lanak
ez ditu aurkitu

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Beti bronketan gaude
etxeko lanekin
eta jolasten ari
Fornitearekin

Ez dakigu zer egin
gure_alabarekin
ta beti uzten ditu
jolasak lurretik

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Beti semeak ditut
nik hemen haserre
egun batean utzi
“Kabo Finisterren”

Beti tabletarekin
nahi dute jolastu
ta etxerako lana
nahi dute puskatu

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Nire seme Oierrek
ez du_ezer ikasi
futbolean jolasten
ez du irabazi

Azterketa denean
ez du nahi ikasi
eta egun osoa
Play-era itsasi

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Marta beti etxera
berandu_iristen da
ta Play Stationean
jartzen du zerrenda

Nahiak beti logela
zikinduta dauka
eta beti lurretik
mila txiki praka

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Ez du inoiz ateratzen
txakurra kalera
eta gainera nahi du
joan jolastera

Goiz guztietan ez du
egiten ohea
egun batean Maite
utziko etxean

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Anek beti logela
zikinduta dauka
ta beti logelatik
pusaktu da hanka

Gure Ugaitzek ez du
ohera joan nahi
bera beti ohean
dago beti lasai

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Gure Udanek nahi du
ohera bueltatu
gosaldu eta gero
logelan lokartu.

Egun osoan dago
semea eskatzen
ez diogu uzten zerbait
ta gero kexatzen.

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Beti tabletarekin
nahi dute jolastu
ta etxerako lana
nahi dute puskatu

Beti jolastu nahi du
bere lagunekin
ta beti jolasten du
janariarekin

AI ZAPOTXIN
EZ DAGO ZER EGIN
EGUN OSOA
SEME-ALABEKIN

Ikastolan txostena
ipintzen diote
eta gainera gero
ikusten du OT

Nahiak beti klasean
ahazten du lana
ta gero hozkailutik
kentzen du imana