Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Armentia Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-17
  • Publikoa:

Tik-Tokerrak:

Nire kontuan bada
haterra ugari
Zuek baino hobeto
txerriak kantari

Grabatzen nengoela
zuzenean etxean
Amak ikusi zuen
bideoa sarean

Ni Nire lagunekin
erronkak egiten
Batek mingaina erre
tabaskoa edaten

Gure aplikazioa
da gure Tik-Toka
Eta faltan botatzen
apurtu dut bota

Baina gure sarreran
daukagu followa
Ez jarri komentarioa
da gure araua

Ikastola ostean
parranda handia
Eta grabazten dugu
parranda erdia

Gimnasian apurtu dut
besoa ta hanka
Orain egun osoa
ohean botata

Herri hutsa:

Gure herria hutsa
badago Parisen
Eta ez dut ikusten
inor atea ixten

Herri hontan ez dago
inor batez beste
Eta guk nahi duguna
da herri hau bete

Paris ondoan dago
gure Torre Eifela
Leihotik ikusten da
oso altua dela

Gabonetan Parisen
egiten du elurra
Eta gero herrian
beti da gezurra

Aurkikuntza:

Gure aurkikuntza da
bai zortzi planeta
Eguzkiari ematen
diotenak buelta

Merkurio ta Artizarra
dira lehenengoak
Urano ta Neptuno
dira azkenengoak

Jupiter ta Saturno
beraien izenak
Eta beste guztiak
dira txikienak

Lurra da oxigenoa
bakarra daukana
Eta beste edozein
dela ez duena

Aurkikuntza egin dut
gaur arratsaldean
Premium batera joaten
Arabako herrian

Premium horretan dago
Tik-Toker onena
baina ematen duenez
ez da hoberena

Tik-Tokerren izena
Lola Lolita da
Eta Sofia Surffes
da bere arreba

Ikusi nuenean
anaia zuela
Ni konturatu nintzen
Enzo deitzen zela