Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Armentia Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-17
  • Publikoa:

Herri hutsa:

Aurkitu nuenean
herri bat Bizkaian
Konturatu nintzela
zegoela hondartzan

Joaten garenean
herriko hondartzara
Sonbrila bat jartzea
oso erraza da

Herri hutsa zegoen
eta jan nahi nuen
Tabernara joan ginen
bainatu ondoren

Euskal herrian bada
herri huts ugari
Gu hor izango gara
beti agintari

Txikipark bat handia
guk nahi dugu egin
Guk ondo pasatzeko
gure lagunekin

Gu bakarrik gaude hor
eta inor gehiago
Gu baino alkate hoberik
munduan ez dago

Hemen gaude gu laurok
ta gure aurkikuntza
Ari gara bilatzen
gure herri hutsa

Mansioa egitea
proposatu dugu
Begire ze handia
ederra seguru

Gure herria dago
Soriaren parean
eta gure etxea
dago ezkerrean

Gure bizilekuan
dago zalditxoa
Eta gu ikusita
korrika badoa

Gu kuadrila batekin
joan gara etxera
Gure urtebetetzea
ondo ospatzera

Tik-Tokerrak:

Ikusi nuenean
nik zure bideoa
Iruditu zitzaidan
txapuza osoa

Likea eta bihotza
ez da zuretzako
Ikusi dudanean
gaizki zegoelako

Eguna eta gero
Tik-Tokera berriz
Bideo bat ikusi
eta denok irriz

Gaua etorri eta
eguna bukatu
Beste bideo bat egin
aurrekoa hobetu

Aurkikuntza:

Guk aurkikuntza onak
egin genituen
Eta talde osoa
eraman genuen

Aurkikuntza onena
Brasilen zegoen
Eta gero fosil bat
aurkitu genuen

Gu Arabara etorri
bertsoak egiten
Eta denboraz ondo
antzokira irten