Tik-Tokerrak:
Bideoak grabatu
dantzak eta abesten
Beti egoten gara
gu pena ematen
Like asko eman digute
laguntxo guztiek
Baina kritika pixkat
bai hater horiek
Produktu asko saldu
Tik-Tokaren bidez
Inork ez du erosten
eta nik ere ez
Beldurrezko bideoak
grabatu ditugu
Jarraitzaile pila bat
guk lortuku dugu
Beldurrezko bideoak
famatuak dira
Jende guztia dago
pantailei begira
Komentario onak
dauzkagu guretzat
Milioi bat like dauzkagu
bideoetan behintzat
Bideoa egin dugu
kalean dantzatzen
Baina gure amari
ez zaio gustatzen
Gure komentarioak
beti dira onak
Likea ematen dute
milaka pertsonak
Ikusi nuenean
dantzatzen Sofia
Iruditu zitzaidan
artista handia
Gu dantzatzen geundela
bere portalean
Amona bat jarri zen
mugikor aurrean
Herri hutsa:
Castillan aurkitzen da
ta beldurgarria
Gure herria dela
benetan txikia
Eta herri honetan
badago eliza
Eta han egiten da
batzuetan ehiza
Beraz herri honetan
dago ehiztaria
flipatuta dago ta
ez du jan sandia
Ikusi nuenean
nik California
Ondoan ikusi nuen
guretzat herria
Lapurtu genuenean
hango estatua
Jarri genuen herri
abandonatua
Herrira joan ginen
gure lagunekin
Bidaiatuz Araitzen
hegazkinarekin