Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-17
  • Publikoa:

Herri hutsa:

Nire lagun guztiek
pila bat baserri
Okupatzen dituzte
30 herri

Baserrira joateko
behar da kotxea
Eta nire lagunek
nolako etxea

Lagunaren herrian
han dagoen denda
Beti eramaten dute
erosketen zerrenda

Lagunekin joan gara
misteriotsu herrira
Zaharra denez mamu bat
geratu begira

Jende asko garenez
goaz furgonetan
Baina gidaria beti
dago ametsetan

Ez dagoenez inor
antolatu festa
Ondo pasatzen gaude
mutil eta neska

Gure etxe handia
herri erdian jarri
Baina ez dugu nahikoa
material ekarri

Tik-Tokerrak:

Tik-Token jarraitzaile
pila bat lortzea
Asko gustatzen zaigu
hori egitea

Tik-Token errezetan
ikusten ditugu
Ondo pasatu eta
asko ikasten dugu

Tik-Toker bat naizela
zein da nire izena
D-rekin hasten dela
pistarik onena

Asko gustatzen zaizkit
dantzarik onenak
Tik-Token egin ditut
dantza politenak

Tik-Token egiten dut
regetoia dantza
Dantza egiten daukat
Rosaliaren antza

Dantza egin ta gero
beti abesten dugu
Gure abesti onenak
Tik-Token seguru

Haterrak beti daude
bideoetan idazten
Gure dantza guztiak
beti kritikatzen

Tik-Toker famatuek
jarraitzen gaitiuzte
Gure bideoa ikustean
like ematen dute

Aurkikuntzak:

Paseatzen ari nintzen
menditik behera
Aurkikuntza egin dut
baina da papera

Hobeto begiratu
nuen nire etxean
Eta amak esan dit
mapa dago atzean

Mapan jartzen zuena
da nire parkea
Parkearen parean
dago nire etxea

Segitu ta segitu
parkera geziak
Behingoz aurkitu ditut
gauza bereziak

Urte osoan zehar
egon gara bila
Eta aurkitu ditugu
dinosaurio pila

Paseatzen ari ginen
ibaien ertzetik
Eta atera ziren
zuhaitzen atzetik

Abentura pasa da
uztailak 12
Bihar esnatuko naiz
pozik eta adi

T-rex Belocirraptor
eta Diplodokus
animali hauekin
egon zaitez kontuz