Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Ikasbidea Ikastola IPI (Dura, Arratzua-Ubarrundia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-13
  • Publikoa:

Aurkikuntza:

Orain egin dugu guk
kriston ikerketa
Hamaika bederatzi
izena planeta

Gure planetak dauka
bizitza handia
Landare asko daude
hori berezia

Nire teleskopiotik
ikusi planeta
Eta planeta erdian
zegoen kometa

Bost minutuan dugu
guk elkarrizketa
Eta gure gorputza
bai lotsaz beteta

Hitz egin eta gero
nire aita etorri da
Flipatuta zegoen
guztioi begira

Etxera ailegatu
ta lo egitera
Eta nire ametsak
egi bihurtzera

Zeramikazko pote
bat aurkitu dugu
Antzinakoa dela
gaude oso seguru

Antzinakoa denez
arrakalak dauzka
Konpontzen dugunean
gelditzen da marka

Salduko dugunean
badago garesti
Eta bilduko dugu
itzal eta guzti

Jende askoren aurrean
aurkeztuko dugu
Urduri gaude eta
ez nago seguru

Tik-Tokerrak:

Ikusi nuenean
nik zure Tik-Toka
Iruditu zitzaidan
gustuko borroka

Tik-Tokera igo dugu
tutorial ederra
Baina esan digute
dela oso txarra

Futbola ikasteko
bikain tutoriala
Ta jolastuko dugu
guk Messi bezala

Herri hutsa:

Nire lagunekin joan
naiz Gama herrira
Eta etxe batera
ari naiz begira

Etxe horretan nago
ni ezkutatuta
Inork ez nau aurkitzen
ta ni aspertuta

Etxe honetan daude
armiarma pila
Gu denbora guztian
ari gara bila