Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agenda 30 emanaldia: mugikortasun jasangarria

  • Izenburua: Agenda 30 emanaldia: mugikortasun jasangarria
  • Ikastetxea: Arantzabela Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: San martin ikastetxeko ikasleekin batera
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-13
  • Publikoa:

Lagunekin eskolatik
ateratzean
Bostetan sartzen gara
gu autobusean
Nire ondokoak babak
jan ditu goizean
Zorabiatu gara
puzkerra usaintzean

Bostetan aterata
joan autobusera
Autobusa aurrera
doa nire etxera
Nik nahi dudana orain
hemendik atera
Eta bidean egin
pixka bat aurrera

Euria ari delako
atera kotxea
Gaur ez da oso ona
nire umorea
Denok nahi dugu
kotxez klasera joatea
Eskola da gure
eurirako aterpea

Kotxez eramateko
eskatu amari
Eskolara joateko
daude bide ugari
Oso azkar ez joan
egon zaitez adi
Ailegatu naizela
pozik ta kantari

Nik beti eramaten dut
bai patinetea
Ez nuela espero
kandadua kentzea
Baina lapur honekin
izan dut zortea
Baina lortu dut
patinetea lortzea

Joango naiz oraintxe
pozik nire etxera
Nire amarengana
azkar kontatzera
Ama eta amona
zeudela batera
Eta amonak egin
zidala galdera

Larunbata goizean
berandu esnatu
Egutegia ikusi
eta konturatu
Partidua daukagu
ez gara gogoratu
Partidura iristeko
gu kotxean sartu

Oso gustuko dugu
guk saskibaloia
Zelai erdian guri
pasatu baloia
Ni izango naiz nire
taldeko heroia
Onenak garela da
gure arrazoia

Ez dugu izan denbora
Bei-a ordaintzeko
Korrika atera gara
ez harrapatzeko
Korrika egiten dugu
polizia baino hobeto
Eskapatuko gara
korrikan perfekto

Ordaintzeko ez dugu
izan guk denbora
Txartela pasa gabe
igo gara gora
Baina azken aldia
ziur izango da
Ez da ondo atera
gure gaurko froga