Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agenda 30 emanaldia: mugikortasun jasangarria

  • Izenburua: Agenda 30 emanaldia: mugikortasun jasangarria
  • Ikastetxea: Arantzabela Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: San martin ikastetxeko ikasleekin batera
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-13
  • Publikoa:

Goizean BEIA hartu
eserleku bikaina
Ondoan gizon batek
handia tamaina
Gizon oso jatorra
izango da baina
Puskerra bota
eta sekulako usaina

Autobus guztia
zeukan sekulako kiratsa
Hasieran uste nuen
guztia zela txantxa
Gero sortu zitzaidan
kristona zalantza
autobusak ezin izan
zuen gelditu martxa

Alarma jo du
eta oraindik ohean
lokartu egin gara
guztiok goizean
Urduri jarri gara
berandu esnatzean
Autobusa hartu eta
bagaude kalean.

Egongo da hasita
ia gure partida
eta aita eta ama
ia daude begira
Eta zelaia dago
oso urrutira
partida emozionante
beti izango dira.

Ez dugula ordaindu
da gure problema
Errebisorea dator
ez da momentu onena
errebisoreak kexan
ordaintzeko dena
eta guri galdetu digu gure izena

Norbaitek lapurtu gaitu
gure txartela
eta tratatu gaitu
nimiƱo bezela
gainera esan digute
gaiztoak garela
baina esan digute
gezurra itzela

Egun on ama maitea
gaur ari du euria
eta esaten badizut
hori dela egia
ez dut erabili nahi
nire aterkia
bustiko naiz
eta ez da oso handia

Mesedez ama orain
eraman kotxean
nahi dut klasera beti
garaiz iristea
inork ez ikustea
gu errepidean
eta esan klaseko
pringi bat batean

Gaur goizean etorri
da norbait maltzurra
eta berak esan
zigun guri gezurra
gero konturatu ginen
zela lapurra
etxera patin gabe
da gure beldurra

Etxera heldu gara
kontatuz berria
gurasoen aurpegian
zalantza handia
eta amak esan zigun
ez zela egia
orduan jarri nuen
aurpegi zuria.