Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-07
  • Publikoa:

Aurkikuntza:

Hondartza baten geunden
gauza bat gogorra
Kutxa irekitzean
badago altxorra

Dirua ta mapa bat
zegoen barruan
Horrelako maparik
ez dago munduan

Ibilbidea jarraitu
lekua ederra
Maldibasetan gaude
zelako plazerra

Gurasoekin ez gara
berriz ikusiko
Hemen gelditu gara
bizitzen betiko

Herri hutsa:

Basoaren erdian
herri huts bat dago
Sartzea erabaki
ta dago arraro

Gaua heldu zaigu ta
etxean nahiago
Han badago den dena
guztiz argiago

Adreilu batzuk hartu
eta joan parkera
Han txirrista erraldoi bat
guk eraikitzera

Herrian obrak egin
gu gara alkateak
Nahi dugu izatea
munduko erregeak

Hirukote bat gara
ta denok lagunak
Herritxo huts batean
pasatu egunak

Lehenengo egunean
joan ginen kaletik
Ez genuen ikusi
ezta inurririk

Etxera bueltatzean
bakarrik pentsatzen
Herri zaharra denez
hasi eraikitzen

Eraikina bukatu
ta oso polita
Jendea harrituta
herria ikusita