Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-13
  • Publikoa:

Herri hutsa:

Herri hutsa aurkitu
Bastida ondoan
Mamu bat ikusi dut
korrika batean

Herri honetan falta da
akaso pertsonak
Animaliak ere
ez dira hain onak

Frantzian egongo da
gure herri hutsa
Frantseza izango da
beraien hizkuntza

Heltzeko gaudenean
metala aurkitu
Torre eifelak metalak
handiegi ditu

Aurkikuntza:

Kalera irten eta
aurkitu katua
Txirrindulari batek
guztiz zapaldua

Amari deitu eta
zabaldu armairua
Arroparen artean
galdu du burua

Nire lorategiko
zuloan gorputza
Lagunek ikusita
eskatu laguntza

Nire lagunak agur
eta nik azaldu
Esan diet beraiei
badaudela salbu

Tik-Tokerrak:

Gure herrian bada
Tik-Toker ugari
Gure bideoen truke
dirua opari

Guk ere nahi dugula
dirua guretzat
Baina gurasoek beti
diote ezetzak

Gu leku guztietan
gaudela grabatzen
Baina nire lagunak
inoiz ez digu uzten

Gure mobilean bada
Tik-Toker ugari
Bideo asko ikusten
familia adi

Futboleko bideoa
asmatu behar dugu
Gure lagun onena
Messi da seguru

Hurrengo egunean
altsatu behar dugu
Eta hamar mila like
ikusi ditugu

Arratsaldean eta
hartu dut mobila
Komentariotan sartu
eta hater pila