Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Assa Ikastola (Lapuebla de Labarca)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-07
  • Publikoa:

Aurkikuntza:

Atzo aurkitu nuen
gure herri hutsa
Hantxe eskatu nuen
pila bat laguntza

Bilatu ta bilatu
udalaren bila
Ni konturatu nintzen
herri hutsa zela

Ez nekien zer egin
ta lagunei deitu
Lagunak etorri ta
nik denei eskertu

Lagunekin batera
etxola batera
Hantxe aurkitu nuen
etxeko papera

Tik-Tokerrak:

Guk Tik-Tokean kontu
ona sartu dugu
Umorezko bideoak
igotzen ditugu

Atzoko bideoa
Tik-Tokean igo
Hiru milioi like jaso
oraintxe berriro

Atzo ikusi genuen
Eneko erortzen
Hasi ginen barrezka
mobilaz grabatzen

Atzoko bideoan
bai haterrak asko
Ez dakigu zergatik
ederra zelako

Herri hutsa:

Gu gaur joango gara
herri huts batera
Bertan biziko gara
guztiok batera

Bizikletaz joan gara
herria ikustera
Eta bertan joan gara
herria aztertzera

Bertan ikusi nuen
kandela zuria
Oso beldurgarria
eta zen handia

Etxetik joatean
zelako ahalegin
Pertsona bat ikusi
eta ihes egin

Lapueblaren alboan
herri hutsa dago
Ez dago inor bizitzen
delako arraro

Egun bat pasa eta
etxean kaldera
Oso apurtuta dago
bota nau kalera

Kalean gaudenean
adreiluak hartu
Ikastola eraiki
ta bihar bukatu

Gu gara alkateak
dena gure eskuan
Dirua irabazi
onena munduan