Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Izarra Ikastetxea (Urkabustaiz)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-07
  • Publikoa:

Aurkikuntza:

Etxera ailegatu
hartu mugikorra
Tik-Token sartu eta
ikusi altxorra

Bidean aurkitu dut
herri oso hutsa
Eta hor bai topatu
gure aurkikuntza

Gure altxor handia
aurkitzeko irrika
Ta beste baten bila
joan gara korrika

Mapa zegoen txarto
altxorra ez zegoen
Triste bueltatu etxera
gertatu ondoren

Esploratzen geundela
gauza bat aurkitu
Frankesteinen munstroak
hiru begi ditu

Gure aurkikuntza da
munduko onena
Momiaren izena da
Alex ta Lorena

Bunkerra aurkitu dugu
barruan zer dago
Ikusi dugu Einstein
jaten hiru mango

Korrikan bageunden gu
ile urdina ikusi
Gaileten munstro hauxe
bai dela berezi

Tik-Tokerrak:

Nire lagun denekin
bideoak bidali
Ta lo egin baino lehen
mugikorra itzali

Gure bideoak dira
dantza bat egiten
Eta ikusle asko dugu
likeak ematen

Gure Tik-Tok kontuan
hogei suskriptore
Beti ateratzen gara
bideoan dotore

Gure azken denboran
kriston arrakasta
Jarraitzen gaituzte gaur
hamar mila marka

Herri hutsa:

Txinako mendi baten
dago herri hutsa
Etxe batean sartu
ta aurkitu kutxa

Etxearen materiala
zen gure aurkikuntza
Etxea egiteko
behar da laguntza

Shangaira jeitsi eta
arkitektoa deitu
Ea lagundu ahal digun
berari galdetu

Etxea bukatu da
ta lagunei deitu
Txinan biziko gara
asko bisitatu