Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Izarra Ikastetxea (Urkabustaiz)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-07
  • Publikoa:

Herri hutsa:

Herri abandonatuak
Izarra du izena
Ez da inor bizitzen
baina politena

Izarrara joan naiz
uda pasatzera
Natura ikusteko
joan gara parkera

Izarra isilik dago
hutsik dagoelako
Lasai gustatzen zait
hobe niretzako

Joan behar zarete
herriko eskolara
Bertsoak asmatzeko
gu joaten gara

Behin lagunak joan ginen
herri huts batera
Ta lapurtu zidaten
hor bertan kartera

Lapurrak joan ziren
parke zahar batera
Korrika joan ginen
kartera hartzera

Gero joan ginenean
lapurren etxera
Ta aurkitu genuen
hor gure kartera

Autobusera igo
ta motxila galdu
Errekuperatzeko
mugikorra saldu

Tik-Tokerrak:

Ikusi nuenean
nire bideoa
Iruditu zitzaidan
kaka mokordoa

Futboleko bideoak
grabatzen ditugu
Baina beti ez gaude
guztiok seguru

Atzo Tik-Tok bat egin
nuen nire etxean
Hamar mila bisita
izan ditut bertan

Berriro egin dugu
bideo famatua
Izarran egin dugu
lortzeko dirua