Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Aramaixo herri eskola (Aramaio)
  • Ikasgela: LH 3. zikloaA
  • Egilea: Herri huts bati bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-07
  • Publikoa:

Herrira iritsi eta
sartu hotzikara
Denok berdintsu geunden
beldur begirada

Paseo bat ematen
topatu ospitala
Alde baten zegoen
Beireko kartela

Erabaki genuen
etxea berriztea
Ondo gelditu zenez
ondoren bestea

Herria ondo zegoen
eta polita zen
Jendea etorri eta
gu pozez zoratzen

Nire bost lagunekin
joan gara herrira
Frantziako zuhaitzei
egon naiz begira

Nire lagun batekin
joan naiz mendira
Eta eman dugula
zazpi orduko bira

Gaua heldu da eta
ez dugu txabola
Euria hasi eta
ez zaigu axola

Etxe bat ikusita
gu sartu barrura
Egarria edukita
ez zegoen ura