Espaziontzi batean
joan ginen Martera
Bueltan etorri nahi ez
berriro Lurrera
Joan nintzen lagunekin
Marteko herrixkara
Etxeak ikusita
kristona zirrara
Eraiki genituen
etxetxo berriak
Besteenak baitziren
itsusiagoak
Lagunekin nengoen
oso ondo pasatzen
Baina hasi beharko
Lurrera bueltatzen
Bajoneko kalean
dago herri hutsa
Euskara polita da
Bajonen hizkuntza
Lagunekin batera
goaz Bajonera
Gure herriko frontoira
goaz jolastera
Gure herria dago
Orixol mendian
Baso ilun bateko
zulo beltz batean
Ikusi nuenean
nik hura tokia
Iruditu zitzaidan
oso egokia
Nire lagun batekin
noa Orixolera
Han aurkitu genuen
lagun kalabera
Herri huts txiki hori
Tellamendin dago
Eta ailegatzeko
joan behar gorago
Bakarrik ez joateko
norbait inbitatu
Eta horretarako
lagunei eskatu
Zelan guk topau dugun
herri txikitxo hau
Etxeak berriztatu
ta zerbait inbentau