Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Garazi Ikastola (Legutio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-07
  • Publikoa:

Herri hutsa:

Zelako hanka sartzea
egin dugun orain
Hemendik pasatzean
ez dugu egin bikain

Erabakia hartuta
Valentzian gaudela
Animaliz beteta
dago nire gela

Animalia asko
baina jenderik ez
Etxeak hutsik daude
gu sartzeko nekez

Etxera sartu eta
kriston arratoia
Beldurra daukagunez
etxera joango ya

Lagunekin bagoaz
asko bai egunak
Gurasoei emanda
gureak gutunak

Herri hauxe badago
Ukrania barruan
Eta amets gaiztoak
ditugu buruan

Hipopotamo handi bat
Jango nuke orain
Baina horretarako
bisitatu Goiain

Aspertuko gara gu
ez da tabernarik
Ez daukaguna dela
pintxo tortilarik

Aurkikuntza:

Gu itsasora goaz
beti gauzen bila
Eta aurkitzen ditugu
animali pila

Gu sartu ginenean
txarra zen usaina
Ur azpian zegoen
hildako arraina

Berarengan goaz
ta ikusi altxorra
Txaluparen bidean
gu joan ginen horra

Altxorra irekita
ikusi dirua
Hainbeste dirurekin
erosi mundua