Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko lehiaketarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko lehiaketarako bertsoak
  • Ikastetxea: Garazi Ikastola (Legutio)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: Gai ezberdinei buruzko bertsoak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2024-06-13
  • Publikoa:

Aurkikuntza:

Arkeologoak gara
eta ikusi dugu
Erromatar herri bat
aurkitu seguru

Museora joatean
bai esan digute
Beraiei aldatzea
dirutzaren truke

Zer egingo dugu ba
dirutza horrekin
Ferrari bat erosi
Harry Potterrekin

Ferrariak gorria
izan beharko luke
Ze beste koloretan
asko saltzen dute

Herri hutsa:

Gaur gure lagunekin
goaz Donostira
Herri huts baten bila
mapari begira

Kotxe txiki batean
joango gara hirira
Gauzarik bitxienak
han aurkitzen dira

Faltan botako dugu
gure familia
Baina guraso gabe
hobe da egia

Hor eraikiko dugu
eraikuntza handia
Baina hor egongo da
espazio txikia

Atzo joan nintzela
bai nire kotxera
Eta abiatu nintzen
herri huts batera

Ikusi nuenean
nik nire laguna
Eguna ya zegoen
ba oso iluna

Han egin genuen ba
gure erosketa
Eta gero desegin
genuen maleta

Leku honi falta bai
zaiola taberna
Horrela joan ahalko
genuen hoberena

Tik-Tokerrak:

Grabatzen geundenean
gure lehen dantza
Iruditu zitzaidan
kriston pila martxa

Urteak pasa dira
ta gu famatuak
Gure bideo gehienak
dira popularrak

Esnatu naizenean
ikusi kantua
Eta jarraika dugu
osorik mundua