Gaur gure lagunekin
hau aurkitu dugu
Herri abandonatu bat
deitzen dela Mugu
Sartu gara ikustera
ez dugu ezer ikusi
Eta pentsatu dugu
dago oso itsusi
Egon gara pentsatzen
hutsik dagoela
Erabaki egin dugu
egitea hotela
Ni nire lagunekin
banoa herrira
Irribarre batekin
guztia begira
Etxe batean sartu
eta hor geratu
Sukaldera joan eta
kafe ona hartu
Eskailerak igota
logelan jolastu
Baina nolako pena
panpina ahaztu
Eta gaua heltzean
ametsetan hasi
Hurrengo egunean
haserrez ikasi
Doinua: etxola borobil bat
Herri txiki batean
gu gaude galduta
Etxe guztiak zeuden
oso apurtuta
Herri hori zegoen
abandonatuta
Ta mamua zegoen
etxean sartuta
Etxean sartu eta
beldurtuta nago
Ni baino beldurtuago
bai bera badago
Atera naiz korrika
nengoen arraro
Herri honetan ez dut
egon nahi gehiago