Lagunekin joan gara
herri baztertura
Bertan bizi ditugu
kriston abentura
Batek ibaia nahi du
besteak basoa
Bat- batean sortu da
kriston arazoa
Bertako ibaietan
bainatu egin gara
Burua sartu eta
zelako ikara
Ez da oso polita
eliza ikustea
Hobeto da hemendik
etxera joatea
Gure herria bada
oso oso zaharra
Eta hor bizitzen da
aitona baldarra
Etxe bat bota eta
Aquapark bat egin
Txirristatik bota naiz
eta egin dut min
Gure herriak badu
Gopegi izena
Eta denen ustez da
herririk onena
Mina egin ta gero
etxera joan gara
Eta sentitu dugu
nolako ikara
Gaur guztiok joan gara
Bazain herrira
Eta gu sartu gara
horko baserrira
Hor sartu eta entzun
ahots beldurgarri
Pixka bat harrituta
begiratu elkarri
Ikusi dugu etxe bat
dago irekita
Lagunekin hitz egin
ta sartu korrika
Etxe handia eta
da beldurgarria
Gu konturatu gara
hori zela egia
Leon ondoan dago
bai gure herria
Eliza handia dauka
da guztiz egia
Bero handia dago
eta asko argi
Pistina bat eraiki
nahi dugu oso garbi
Taberna egiteko
etxe aproposa
Coca-cola erosi
ai ama ze poza
Haize bolada asko
zelako astea
Orrazia bilatu
ta orraztu ilea