Askotan ibiltzen naiz
dantza eta dantza
noizbait ona izatea
nire esperantza
ezin bada futbola
ahal dugu parkurra
salto handiak egitea
nolako beldurra
psikogelan egiten
dudanean gimnasia
erortzen naizenean
ematen du grazia
Ai zapotxin ez dago zer egin
kirola egiten ez duenarekin
Auzolanean goian
dago eskupilota
pilota bota behar da
paretaren kontra
Kirolik hoberena
da saskibaloia
eta futbola da bai
kristoren marroia
Ai zapotxin ez dago zer egin
kirola egiten ez duenarekin