Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

AGUR LEHEN HEZKUNTZA

  • Izenburua: AGUR LEHEN HEZKUNTZA
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: LH 6
  • Doinua: Uztaiak gora gora
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2024-05-30
  • Publikoa:

Hemen gaude guztiok
bertsoak kantari
Tituloa eskatu
zuzendaritzari
Egon zaitezte ixilik
eta ere adi
ta agur betirako
Lehen Hezkuntzari

Gure tutorearekin
gaude oso pozik
irakasle gaixoak
ez dute indarrik
irakasle guztiak
hemen elkarturik
eskerrik asko denoi
laguntzeagatik

Hementxe egon gara
hainbeste denbora
LH pasa dugu
denekin gustora
eta urte honetan
gu bagoaz gora
Kaixo DBHri
orain hasiko da

Ekainak hogeita bat
dotore honetan
eguna pasatuko
dugu piztinetan
gu ikusiko gara
hemengo kaletan
ondo pasako dugu
aurten oporretan

Neska mutil guztiak
lurrean jarririk
hurbil egongo gara
ez egin negarrik
urte hontan zuekin
egon gara pozik
eskerrik asko zuen
omenaldiagatik