Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

PERTSONAIA MITOLOGIKOAK

  • Izenburua: PERTSONAIA MITOLOGIKOAK
  • Ikastetxea: Lantziego Ikastola (Lantziego)
  • Ikasgela: LH 3. zikloa
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2024-05-30
  • Publikoa:

Txoritxo bat badago
mendian kantari
izutu eta gero
dabil hegalari
hodeia dagoenean
egon zaitez adi
hortxe dagoelako
Anbotoko Mari

Tartalok dauka oso
aurpegi zatarra
ez sartu berarekin
badauka indarra
mendian dago oso
handi ta baldarra
arraroa da eta
du begi bakarra.

Akerbeltz

Herritik ihes egin
bizi da mendian
eta bi adar oker
ditu bekokian
sorginek jartzen dute
akelarre erdian
eta ematen diote
muxu ipurdian.

Laminak
Lamia nora zoaz
ahate hankekin
eta zure urrezko
orraziarekin
imnotizatzen dute
haien kantuekin
mendira joatean
kontuz beraiekin.

Galtzagorriak
Galtzagorri txikiak
ez dira inurriak
baina dira oso
dibertigarriak
txikiak dira eta
oso bihurriak
txapela daramate
ta galtza gorriak.

Basajaun
Basajuan ibiltzean
basoren batean
txoriak ihes joan
dira bat-batean
txoriak aurkitzean
uztean bakean
Basajaun egongo da
zuhaitzen artean