Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5.B

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5.B
  • Ikastetxea: Olabide Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2024-06-19
  • Publikoa:

HERRI ABANDONATUA

- Doinua: Txankete

1-
HERRIAREN IZENA
BEIKJOLUNA DA,
GU GOXOKIAK JATEN
ELIKATZEN GARA.

TXOKOLATEZKO IBAIA
DAGO GURE HERRIAN,
ETA TXALUPA BAT
DAGO BERE ERDIAN.

AKUAPARK BAT EGIN
DUGU HODEIETAN,
ETXERA BUELTATZEKO
JAITSI TXIRRISTAN.

SUMENDITIK ATERA
KOKAKOLA PILA,
ETA HODEIEN GAINEAN
GOAZ HORREN BILA.

2-
GURE HERRIAK MARAƑAEN
BADAUKA IZENA,
HAU DA UMEENTZAKO
HERRIRIK ONENA.

GURE HERRIKO JANARIA
GOZOKIAK DIRA,
ETA HERRIKO ONENAK
ERE BADIRA.

GURE HERRIKO ETXEAK
TXOKOLATEZKOAK DIRA,
ETA EGUZKIAREKIN
EMATEN DUTE BIRA.

NAGUSIAK EZ DIRA
GURE HERRIAN SARTZEN,
ETA SARTZEN BADIRA
EZ DIRA ATERATZEN.

3-
PELIKULAK IKUSTEN
DITUGU ZERUAN,
LAGUNAK TA FAMILIAK
TOPATU KALEETAN.

JOLASTOKIRA JOATEKO
DAUKAGU TXIRRISTA,
MARRAZKIAK EGITEN
KLASERA BUELTA.

ESKOLARA JOATEKO
DAUKAGU PORTALA,
ESNATU, JANTZI ETA
GOAZ BEREHALA.

ROBOT BAT BADAUKAGU
GURE ETXEKO MAHAIAN,
BAZKALDU ETA GERO
GARBITZEN DU AZKAR.
----------------------------------
IKERLARIAK

- Doinua: Ama Begira Zazu

IKERLARIAK GARA
MUNDUKO ONENAK,
IKERTZEN DITUGU
HERRI ABANDONATUAK.

LUMPA-LUMPA GALAXIARA
GOAZ LAGUNEKIN,
HERRI ABANDONATUA
IKUSI NUEN NIK.

AITORREK ESAN ZUEN
ALTXOR BAT ZEUKALA,
JONEK GOGORATU ZUEN
IPHONE BAT DAUKALA.

TIKTOKERA IGO ZEN
ALTXOR FAMATUA,
ETA 2.000 BISITA
BAINO GEHIAGO DAUZKA.
------------------------------------------
TIK-TOK

- Doinua: Txankete

1-
GU TIK TOKERRAK GARA
OSO FAMATUAK,
IGO DITUGU BIDEO
INTERESGARRIAK.

JARRAITZAILE ASKO
DITUGU TIK TOKEN,
ALTXOR BATEN BILA
BOSTAK JOAN GINEN.

HERRI BAT AURKITU
GENUEN GU BOSTAK,
GRABATU GENITUEN
BIDEO EDERRAK.

IRABAZITAKO
DIRUAREKIN,
EGIN GENITUEN
MILAKA ERAIKIN.