zenbat aldiz oroituko dugun
guk aurten pasatu egin duguna
zenbat aldiz haserretu garen
patio orduan ni ta laguna
zenbat alarma jarri ditudan
zazpietan hasi zedin eguna
merienda osasuntsuekin dator osteguna
Zugaztietan aterpe baten
ikaskideekin gaua pasatu
Bilbora joan ginen piraguan
arraunekin denak uretaratu
koltxonetetan tximuen pare
deriora heldu eta saltatu
pena da baina txango denak
zaizkigu bukatu
BATZUETAN EGON DA BAKEA
ETA BESTE BATZUTAN GUDA
EZ DAGO ERREZ 2.MAILAN
PASA NAHIKO GENUKE(E)N MUGA
BAINA LASAI ZE DENBORAREKIN
AILEGATUKO DA ONURA
KURTSOA AMAITZEN ARI DA
LASTER DATOR UDA (BIS)
Amets Arzallus etorri zen behin
bertsotan liburua aurkeztera
guk ongi etorri eder baten
aurkeztu ginen guztiok batera
OKEn oholtzara igo ginen
mikroekin bertsoak abestera
4.mailara heltzea helburu(aha)uxe da.