Unairekin hasieran
lagun ixkutua
txikiak ginenean
Baby shark kantua
bihurrikeriak dira
gure pekatua
urte onak izan dira
hori da kontua
Momentua iritsi da
hemendik joateko
beste eskolan egongo
al gara hobeto?
emango al digute
hobeto jateko?
oporrak eta gero
ez gara itzuliko
Lagun izango gara
bai beti betiko
Bi mila eta hamabiko
neska ta mutiko
gainera urte honetan
lehen hezkuntza kitto
ez gara gure artean
asko ikusiko
Beldurra eukiko dut
uzteko laguna
espero dugu ondo
pasatzea eguna
pazientzia asko da
eukiko duguna
poza, beldurra eta
urduritasuna
Nire buruak ez du
ikasiko dena
Hotela bilatzea
bai dela problema
hemendik joatea
orain ez da pena
Karibera joateko
momentu onena