IPUINEKIN
EZ DAGO ZER EGIN
IRAKURTZERA
GOAZEN ELKARREKIN
Bakoitzak egin zuen
bere etxetxoa
ta gero apurtzera
joan zen otsoa
Pertsona hau beti dabil
esaten gezurra
esaten duenean
handi du sudurra
Hamasei urterekin
geratu naiz lotan
eta ez naiz esnatuko
denbora askotan
Bidean zen etxe bat
txokolatezkoa
eta barruan sorgin
bat oso gaiztoa
Lasterketan hasiko
da gure dortoka
eta gero irabazi
erbiaren kontra
Gezurra esan ta esan
parrezka artzaina
ardi denak jatea
izan zen ordaina
Kaletik nindoala
ahate bat ikusi
konturatu naiz bera
ez dela hain itsusi
Sorginak eman zion
Berari sagarra
Ipotxak etorrita
Esan zoritxarra