Emakume bat dago
mendian kantari
eta larunbatero
dabil hegalari
ikusi nahi baduzu
egon zaitez adi
Hortxe egongo da ta
Anbotoko MARI
Ez baduzu nahi izan
aurpegi zatarra
kontuz tartalorekin
badauka indarra
bera da itsusia,
handia, baldarra
kopeta erdi erdian
du begi bakarra
Akerbeltz eta handia
bizi da mendian
adar luze luzeak
ditu bekokian
beti sua daukate
akelarre erdian
jendeak ematen dio
muxu ipurdian
Lamia ikusi dugu
ahate hankekin
bere ilea ikutzen
orraziarekin
ondo abesten dute
haien kantuekin
oso arriskutsuak
kontuz beraiekin
Galtzagorri txikiak
ez dira inurriak
ez dira beti izaten
dibertigarriak
batzuetan bai dira
oso bihurriak
kapelekin buruan
ta galtza gorriak
Basajaun ile luze
basoren batean
bizi dira ta agertzen
dira bapatean
kontuz hobeto daude
uztean bakean
izkutatzen baitira
zuhaitzen artean