(Aizpea, Izan,Markel eta Alen)
Hondartzara joan gara
lagunen kuadrila
herri abandonatu bat
a ze marabila
Herri abandonatuan
dago materiala
etxea egingo dugu
azkar berehala
Etxean topatu dut
amona jasotzen
eta lagundu digu
dena dekoratzen
Petardozko festa bat
guk egingo dugu
eta lagun pila bat
deituko ditugu
(Udane, Alejandro, Danel.V eta Oier)
Herri batean gaude
bakarrik bakarrik
gainera ez daukagu
urik (e)ta argirik
Orain nahi dugun gauza
materialak dira
eta orduan
bagoaz guztiok mendira
Etxea ia daukagu
osorik egida
(e)ta orain falta zaigu
azkeneko ginda
Etxea kanpotik ez
ez dugu amaitu
faltatzen zaigun gauza
pistina bukatu
(Amets,Ilargi,Mario eta Danel.Z)
Heldu gara lagunak
batera herrira
eta mamu bat dugu
aurrean begira
Hasi dira eraikitzen
etxe asko herrian
materiala hartu dugu
berriro hirian
Gabeko hamabietan
beti joaten dira
mamu guztiak dantzan
gira eta bira
Mamuz beteta dago
ai gure herria
azkar joan behar gara
hori da egia
(Antia,Olatz,Amir,Maiu eta Joanes)
Kimikoak ozpina
nahasten baditugu
palomita festa bat
sortuko baitugu
Lapiko handi baten
jartzen baditugu
palomita arrosak
agertu srguru
Plomita gogorrak
kontuz buruakin
(e)ta baita ere kontuz
leherketarekin
Hamar da zientzilari
talderik onena
eta berak egin du
porrota lehena
(Hadil,Peru,Lucas eta Jon)
Herria abandonatu bat
aurkitu badugu
etxe bat egite
daukagu helburu
Obra hondakinak hartu
txukundu ditugu
eta etxe handi bat
berri egin dugu
Ta lo egiteko prest
utzi dugu dena
hotz handia daukagu
baina ez da problema
Baina azken momentuan
tximilia egin dugu
eta berari esker
beroa daukagu
Eta horrekin agur
esango dizuegu
ederki bizi gara
etxean seguru.