IBAI C., LUCIA, IRATI G., ALEX eta TAHA
GAIA: Tik tokerrak
DOINUA: Baldarrak (Hona bildots eztia)
Tik-token bideoak
egin ahal dituzu
eta bere zuzenak
egin nahi baduzu
Mugikorra behar duzu
ta Tik-Tok kontua
kontuz ibili zaitez
jarri babestua
Bideoak bilatu
edo editatu
momenturik onenak
behar dira grabatu
Ta gustatzen bazaizu
bere bideoak
"Like" eman al duzu
zelako majoak
IRATI B., MAYA, RAYAN, ASIER eta YEREMI
GAIA: Zientzilariak.
Gaixotasun guztiak
denok goxatzeko
asmatu eta gero
guztioi sendatzeko
Xiringatxo batekin
sartu medizina
emakume ta gizon
sendagai bikaina
Ta derrepente ondo
jartzen dira denak
eta horrexegatik
gu gara onenak
Eta lagun guztiak
eskerrak esaten
eta gero gu alai
pozik ta dantzatzen
YOUSSRA, KIRA, EDER M., MIKEL eta ALAIN
GAIA: Herri abandonatua
DOINUA:
Egun triste batean
lau lagun kotxean
eta gero joan ziren
herri utzi batean
Etxe_abandonatuan
ikusi zuten kea
ta presaka ireki
zuten bai atea
Etxe_abandonatuan
sartu zirenean
ikusi zuten bertan
katua tximinian
Ikusi zutenean
katu triste_antzera
katua jausi egin zen
teilatutik behera
AYMAN, AM-MA, EDER R., LAIDA eta IBAI M.
GAIA: Ikerlariak/zientzilariak
DOINUA: Baldarrak (Hona bildots eztia)
Ziantziako proiektua
egun nuen atzo
denbiraren makina
asmatu dut kontxo
Denboraren makina
behar dugu sartu
eta erregututa
etxera bueltatu
Denbora pasa eta
historiaurrean
Antartidan kalean
zegoen lakuan
Ta bueltatu zenean
izoztuta zegoen
bero eman diogu
ta ze_ondo dagoen