Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA 5.B

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA 5.B
  • Ikastetxea: Errekabarri Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2024-06-20
  • Publikoa:

- Doinua: Baldarrak

HERRI ABANDONATUA

1-
GURE HERRI BERRIAN
HAINBAT GAUZA DAUDE,
KOTXE HEGALARIETAN
BETI HEGAN GAUDE.

OHE ELASTIKOAK
DITUGU KALEAN,
SASKIRA JOLASTEKO
KANASTAK LURREAN.

HOTEL HANDIA DUGU
BOST IZARREKOA,
ZERUAN DAGO ETA
POLITA TXOKOA.

NAHI DENA BIHURTZEKO
MAKINA ONENA,
RANKING-EKO POSTUAN
GERATU DA LEHENA.

2-
PARKEA JARRI DUGU
PLAZAREN ERDIAN,
GUZTIOK ARI GARA
SUPER LAN HANDIAN.

TIROLINA BUSTIA
JARRI DUGU HERRIAN,
EGURALDI TXARRA ETA
HASI DA EURIAN.

GAUR GOIZEAN JOAN GARA
IGERILEKURA,
GUZTIAK ELKARREKIN
ZELAKO ABENTURA.

HERRIAN JARRI DUGU
ATRAKZIO PARKEA,
SHANBALA APURTU ETA
ATERA DA KEA.

3-
HERRI MAGIKOA DU
HERRIAK IZENA,
HAWAIKOA BADA
MUNDUKO ONENA.

AILEGATUKO GARA
HERRI HONETARA,
DISNEYLAND EROSITA
HAN BIZIKO GARA.

IKUSI DUGU HEGAN
SUPER MAN GORRIA,
ETA EKARRI DIGU
GURE AFARIA.

ZINEMA IKUSITA
PLAZAN JARRI DUGU,
JENDE ASKO ETORRI DA
BETE DA SEGURU.

4-
PORTUGALERA JOAN
GARA LAGUNEKIN,
HERRIA EZAGUTZEKO
KRISTON GOGOEKIN.

IGERILEKUA SORTU
NAHI GENUEN,
BAINA POLTSIKOA
UTZITA GENITUEN.

BI ASTE ETA GERO
DIRUA GENEUKAN,
DENDARA JOAN GINEN
GUZTIAK KORRIKAN.

HURRENGO EGUNEAN
FESTA EGIN GENUEN,
TA IGERILEKUA
BETETA ZEGOEN.

5-
ABANDONATUTAKO
HERRI BAT TOPATU,
ARABAKO MENDIAN
NAHI DUGU KOKATU.

IZENIK GABEKOA
DA GURE HERRIA,
JATETXEAN BADAGO
JANARI BITXIA.

TA JATETXE ONDOAN
DITUGU PARKEAK,
AKUAPARKA BADAGO
LAGUNEZ BETEAK.

FESTA BAT EGIN DUGU
INAGURATZEKO,
KLASE OSOA EKARRI
DUGU OSPATZEKO.