Astelehena iristean
denok dugu gorrotoa
klasera ailegatzean
beti dago oztopoa.
Nire urtebetetzean
sentitzen dut zoriona
opariak ditudala
sekulako gauza ona
Etxeko lana bidaltzean
sentitzen dut haserrea
lagunekin parkean nik
beti dut irribarrea
azterketak ikustean
daukat pila bat beldurra
nota txarrak ikustean
gurasoei gezurra
Ostirala iristean
daukagu alaitasuna
eta txirrina jotzean
ja ez da nire laguna
Nota onak izateko
daukagula esperantza
aprobatzen dugunean
egingo dugu guk dantza