Txikia eta alaia
da gure txoria
abesten duenean
jartzen da horia
Txerriaren gainean
dago elefantea
zirkoan ibiltzeko
da elegantea
Iruritakoa da
bai gure otsoa
korrika pasatzen du
mendi ta basoa
Ipurdi oso lodia
du gure txoriak
eta bere mokoa
da oso horia
Diskoteka gustoko
du asko gure hartza
ta shakira bezala
egiten du dantza
Gure animalia
da beti untxia
jendeak esaten du
dela itsusia
hipika egiteko
ona da zaldia
korrika egiteko
oinatza handia
Gauetan ibiltzen da
gure azeria
oiloak jaten ditu
hau bai da egia
Txuria eta beltza
da gure txakurra
kalera ateratzeko
badauka beldurra.
basoan eta uretan
dabiltza dordokak
eta beti dabiltza
besteekin borrokan.
San Ferminetan dago
entzierroan zezena
korrika egiteko
aukera onena.