Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Baloiak

  • Izenburua: Baloiak
  • Ikastetxea: Atakondoa Ikastetxea (Irurtzun)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Atakondoa
  • Igoera data: 2024-03-27
  • Publikoa:
Audioa

Baloiak kendu ezin
delako banatu,
Eta gero gainera
ezin da jolastu.

Baloiak kendu egin
dizkigutelako,
orain falta zaizkigu
saskibaloirako

Jantokian,
leku egokian
baloia nahi dugu
jolastokian

Tarteak jolasteko,
dauzkagu halare
Aspergarriak dira
baloirikan gabe

Futbolerako baloi,
batzuk nahi ditugu
Edo harri batekin
jolastu behar dugu?

Jantokian,
leku egokian
baloia nahi dugu
jolastokian