Autoa gaizki dago
ezin aparkatu
nota bat utzi dute
eta multa hartu
ezin zara edozein
lekuan geratu
autoarekin kontuz
arretaz gidatu.
Erantzuna: OTA
Hegalak ditu eta
bi begi ere bai
beti goizetan
kantatzen du alai
Erantzuna: TXORIA
Gauzak gogoratzeko
laguntzen dizuna
errepikatzen baitu
esaten duzuna.
LOROA
Gazta usaina du eta
Koloretsua da
Dekorazio asko
Eta marka pila?
Erantzuna: ZAPATILA
Beti laguntzeko prest
nahiz izan astuna
gelan beti zurekin
ondoan duzuna
gelan dauden guztien
betiko laguna
arreta jarri behar da
esaten diguna.
Erantzuna: IRAKASLEA
Ikuzezina dana
ta misteriotsua
ilusiozkoa da
ta disdiratsua.
Dibertigarria da
eta oso guaia
eta kasu batzutan
da beldurgarria.
Erantzuna: MAGIA
Sustoak emateko
hoberena baita
ideia askorekin
burua beteta.
Ile gutxikoa da
beti umoretsu
beti bertsoak sortzen
eta irrifartsu.
Erantzuna: Aitor Mendiluze
Janari hau ez bazegon
Italian ezta hemen
guztiau bukatuko zen
orain eta lehen
mota ezberdin asko
naiz eta badauden
denok bai dakigu
zein borobila den.
Erantzuna: PIZZA
Ikusten dezunean
oso handia da
ta aitatxo esaten
dizu zoaz hara.
Eta hor gauza asko
ikasten dituzu
eta hortik gustora
irtengo zara zu.
Erantzuna: IKASTOLA
Ikusi nuenean
zure liburua
iruditu zitzaidan
fantasi mundua.
Ikusi nuenean
lehengo abentura
iruditu zitzaidan
ona zela hura.
Erantzuna: ONIN
Candachura nijoa
mendi tontorretik
etorri nahi baduzu
ez ahaztu kaskorik.
badakit nola jeitsi
nik zapatilatik
gurekin etorri nahi
al duzu pistatik?
Erantzuna: ESKIATZEA
Mundu Honetan asko
fabrikatzen dute
normalean marrazkiak
izaten dituzte.
Pertsona pobre askok
izaten ez dute
janaria erosteko
erabil daiteke.
Erantzuna: DIRUA
Batzuk marroiak dira
besteak zuriak
eta eztia jaten
du animaliak
batzuk ere badira
haragijaleak
gabonak iristean
erabat lotiak
Erantzuna: HARTZA