Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gautegiz-Arteaga inguruko leku ederrak

  • Izenburua: Gautegiz-Arteaga inguruko leku ederrak
  • Ikastetxea: Montorre HLHI (Gautegiz Arteaga)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekin
  • Egilea: 4, 5 eta 6.mailak
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2024-02-16
  • Publikoa:
Audioa

Ereñozar da gure
mendi altuena,
gora igotzen denak
ikusten du dena.

Laidatik ikusten da
han goian Atxarre,
bertatik ageri da
Kantauri haserre.

Ogoñoren ondoan
Laga hondartza dago,
tontorretik ikusi
daiteke Izaro.

Guri gustatzen zaigu
Omako basoa,
margoz beteta dago
inguru osoa.

Santi Mamiñen daude
pintura politak,
oso bitxiak dira
hango estalaktitak.

Gure hondartzak dira
Laida eta Laga,
udan joaten dira
turistak bertara.