Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

LARDERO ESKEA

  • Izenburua: LARDERO ESKEA
  • Ikastetxea: Barrundia Eskola Txikia (Ozeta)
  • Ikasgela: LH 3-4-5-6
  • Egilea: BARRUNDIA LH
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2024-02-06
  • Publikoa:

Lardero Barrundian
jai zoragarria
neska eta mutilen
ohiko inauteria
zoriondu nahi ditugu
herriko guztiak
egun bat denoi
ta ahaztu miseriak

lardero lardero
neska mutilak ero
lardero lardero
bada inauteria (bis)

Ostegun gizena da
zer moduz laguna
ondo pasatu eta
izan zentzuduna
asmatu mozorroa
argitu garuna
inauteriak datoz
gozatu eguna

lardero lardero
neska mutilak ero
lardero lardero
bada inauteria (bis)

Kaixo aiton amonak
zer moduz zaudete?
guk abestuko dugu
onenak zarete
Hona etorri gara
txutxeria eske
agur aiton-amonak
ta zaindu zaitezte

lardero lardero
neska mutilak ero
lardero lardero
guztioi eskerrak (bis)