Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

TORIBIO 1A

  • Izenburua: TORIBIO 1A
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: DBH1
  • Egilea: 1A
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2024-02-01
  • Publikoa:

Gure gurasoak zorrotzak dira
batzuetan ere astunak
Toribio zuk ez duzu kulparik
beraiek dira errudunak

Oso injustua da bizitza
eskolan ordu gehiegi
horrela jarraitzen aprobatzen
ezingo dugu guk segi

Hemen ez du egiten elurrik
azken aldian sekula
Toribio hau da zure errua
ez zaigu kentzen eztula

Askotan esaten digute, guk
ez dugula inoiz ligatzen
aukera asko ez dago hemen
Toribio ez zaigu gustatzen

DESASTRE GUZTIEN ERRUDUNA
TORIBIO MALTZURRA ZARA
HORREXEGATIK ZUBITIK BEHERA
JOANGO ZARA ERREKARA