Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

MUNDAKAKO LEKUAK

  • Izenburua: MUNDAKAKO LEKUAK
  • Ikastetxea: Mundaka HLHI (Mundaka)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2024-01-30
  • Publikoa:
Audioa

Santa Katalinan dau
herriko ermita,
gomendatzen dizugu
egitea bisita.

Hondartzapen ez dago
errez bainatzea,
mutil bat hil zan eta
han dau gurutzea.

Txorroko ranpan dago
udan jende pila,
guk hor hartzen ditugu
arrain ta kiskila.

Surfeatzeko dugu
olatu ederra,
munduan ezaguna
da gure ezkerra.

Portua leku ona
bainua hartzeko,
arrantzarako edo
salto egiteko.

Talara joango gara
hartuta baloia,
txuteak botatzeko
daukagu frontoia.

Etorri nahi baduzu
hauxe da Mundaka
poz-pozik bizitzeko
da herri aparta.