Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

LASAI IÑAKI

  • Izenburua: LASAI IÑAKI
  • Ikastetxea: Ortuella BHI (Ortuella)
  • Ikasgela: DBH1A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2024-01-24
  • Publikoa:

Jausi ezkero odola atera
eta kanpora AZALA
jolastokiko zorua dago
lija gogor bat BEZALA

sei hankakoek gure artean
kabiak egin dituzte
inurri plaga daukagu gelan
inbadituko gaituzte

patio erdian agertu zen hau
ezin momentua ahaztu
pintxatutako baloi batekin
ezin da ondo jolastu

azken eguna laburtu dadin
eskola askoren antzera
ostiraletan ordubatetan
joan nahi dugu etxera