GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI
Farolaren kontra nik
eman dut kolpea
hor bai izan dudala
handia zortea
Eskerrak ez nuela
apurtu farola
baina bai egin nuen
pilo bat odola
GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI
Atzo egin genuen
pilo bat karrera
jende asko jausi zen
pistako lurrera
Futbolean jolasten
ze kolpe galanta
porteriaren kontra
gola sartu kanka
GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI
Erori ziren hamar
euli gure zopan
amets bat izan zen ta
gu genbiltzan lotan
Lurrean ni banago
jausita jausita
joan behar izango naiz
hartzera tirita
GURE HERRIAN BADA
BALDARRA UGARI
BERRIZ DEITU DIOGU
ANBULANTZIARI