Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GABONETAKO BERTSOAK

  • Izenburua: GABONETAKO BERTSOAK
  • Ikastetxea: Barrundia Eskola Txikia (Ozeta)
  • Ikasgela: LH 3-4-5-6
  • Egilea: BARRUNDIA LH
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2024-05-31
  • Publikoa:

Doinua: Elurra teilatuan

Hemen ditugu iada
aurtengo gabonak
etxean konfinatu
ditugu I-phonak
Aurten beharko ditugu
benetan txanponak
urte berri on denoi
eta zorionak

Neguan egoten da
dena bai iluna
olentzero bai dela
gizon euskalduna
eskolan egin behar
duzu ia gutuna
eta bete dadila
desio duzuna

Gabon hauetan ditut
zazpi bat pijama
baina zurekin nahi dut
egon goxo ama
eta familia osoa
zuekin dut plana
muxu handi bat eta
besarkada bana