Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gabonak

  • Izenburua: Gabonak
  • Ikastetxea: Bera Kruz Ikastola HLHI (Markina-Xemein)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6.maila A eta B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2023-12-12
  • Publikoa:

Ia heldu dira gabonak
ospatzeko garai onak
gure partetik urte berri on
eta denoi zorionak.

Gabonak politak dira
gaueko argiak distira
emozionatu egiten gara
gu opariei begira.

Olentzero gure etxera
opariak ekartzera
jan eta bizi euskaraz eta
gabonak disfrutatzera.

Ia heldu dira gabonak
ospatzeko garai onak
gure partetik urte berri on
eta denoi zorionak.

Goiak elurrez beteta
oso ederra da eta
familietan giro onean
gaude etxean gordeta.

Gabonak dira onenak
pozez betetako jaiak
elur malutak, txokolatea
ta denok jaten turroiak.

Ia heldu dira gabonak
ospatzeko garai onak
gure partetik urte berri on
eta denoi zorionak.

Garai hau zeinen polita
Olentzeroren bisita
denok urduri ipontzen gara
Olentzero ikusita

Laster dator Olentzero
pozik gaude honezkero
ikatz pila bat ekartzen dizu
txarto portatu ezkero.