
Euskararen eguna
dibertigarria
euskaraz politago 
da gure herria
Niri ez zait gustatzen 
batere tristura
euskaraz egin pozik 
ta ahal bada gustura
Ulertzeko behar da
kriston belarria
eta poliki ikasi
hizkuntza berria
Euskaraz dakiena
da nire laguna
naiz eta erdera den
oso ezaguna
Guri gustatzen zaigu
bai gure herria
eta  egiten dugu
han kriston irria
Euskara egunean
eiten dugu euskara
berdin zaigu nola guk
nahi dugun erara
Guri asko gustatzen 
zaigunez euskara
ondo pasatzen dugu 
eginez algara