Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Euskara eguna

  • Izenburua: Euskara eguna
  • Ikastetxea: Zubi-Zahar Ikastola (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2023-11-23
  • Publikoa:

Euskara eguna da
denok oso pozik
goazen tanborradara
helduta eskutik.

Euskal Herrian beti
izan euskalduna
euskara da hizkuntza
munduko onena.

Euskaraz egitea
askoz hobea da
eta denok euskaldun
bihurtuko gara.

Euskaldunak munduan
sekula ez falta
bihotzeko hizkuntza
Euskara dugu ta.

Euskal Herri osoan
euskaraz hitz egin
Ondarrun zein Baionan
Iruñean berdin.

Euskara egunean
goazen kalera
euskararen aldeko
borroka lortzera.