Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BERTSOLARIEK BEZALA

  • Izenburua: BERTSOLARIEK BEZALA
  • Ikastetxea: Axular Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-02-28
  • Publikoa:

Nire ametsa logela bat da
jostailuz bete-betea
ohe berria ta erosoa
handi-handia izatea
nire anaia ezin da sartu
atean dut nik katea
horrela beti edukiko dut
nire intimitatea.

Aitak ta amak esan didate
ezingo dudala aurten
nik honelaxe erantzun diet
asko egon naiz jasaten
itxaropenak handiak ditut
gela emango didaten
guraso eta anai-arrebek
bakean utzi nazaten.

Logela nerea da ez bestena
ama itxi zuk atea
ezin dut pentsatu nik horrela
aizu behar dut bakea
nere eskua ez da iristen
tortazo bat ematea
horrela beti edukiko dut
nire intimitatea.

Etxeko lanak bukatu ezkero
pozik egongo naiz aurten
nire anaia txintxatu ezkero
etxeko lanak ikasten
nire amatxok bronka bota dit
ez dakit zer egin deten
guraso eta anai-arrebek
bakean utzi nazaten.