Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA EGUNA

  • Izenburua: EUSKARA EGUNA
  • Ikastetxea: Lekeitio HLHI (Lekeitio)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2023-11-20
  • Publikoa:

Gaur da euskara eguna
ospatu behar duguna
denon artean egingo dugu
Euskal Herri euskalduna.

Izar bat da gure euskara
ta gu euskaldunak gara
ta horregatik gure artean
euskaraz hitz egin behar da.

Gaur da euskara eguna
ospatu behar duguna
denon artean egingo dugu
Euskal Herri euskalduna.

Gure herrian bezain erraz
beti ez da egiten, beraz:
gu Lekittotik kanpora ere
biziko gara euskeraz.

Gaur da euskara eguna
ospatu behar duguna
denon artean egingo dugu
Euskal Herri euskalduna.

Denok ikasiko dugu
laguntzaileak gara gu
euskaraz ondo ez dakienari
erakutsiko diogu.

Gaur da euskara eguna
ospatu behar duguna
denon artean egingo dugu
Euskal Herri euskalduna.

Euskaldunon berriketa
ez utzi inoiz gordeta
gaur euskararen etorkizuna
gure esku dago eta.

Gaur da euskara eguna
ospatu behar duguna
denon artean egingo dugu
Euskal Herri euskalduna.