Azaroak 25
haserre gaudenez,
Emakumeen kontrako
indarkeririk ez.
Ez dugu nahi beldurrik
egunez ez gauez
etxean zein kalean
hoietan ere ez.
Ez genuke nahi egin
gehiago protesta
lasai nahi dugu bizi
mutil eta neska.
Guztiok nahi genuke
eman tratu ona
bide berean goaz
praka eta gona.