Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bote-bote_ALEA kopla lehiaketa

  • Izenburua: Bote-bote_ALEA kopla lehiaketa
  • Ikastetxea: Zabalgana Eskola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Zabalgana 5.B
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2023-11-15
  • Publikoa:

Bote-bote jolasa
denok jolasteko
eta bat gelditzen da
dena ikusteko

Hasten da baloiari
ostiko emanda
ezkutatzera denak
oso_azkar joanda

Gelditzen denak norbait
ikusi ezkero
bote-bote esango du
bere_izena gero

Harrapatutakoa
eseri_egiten da
ostikada behar da
libratuko bada

Ostikada on batez
guztiak libratu
beste_ezkutalekura
denak abiatu

Jolasa amaitzen da
denak eserita
eta gelditzen dena
erdian jarrita