EUSKAL HERRIAK DAUKA
SEKULAKO SUERTE
EUSKAREKIN BIZI
BAITA URTEZ URTE
TA ETXEBARRIN DUGU
AMA HIZKUNTZA GEUKBE
HORREGAITIK EUSKARAZ
BIZI NAHI GENUKE.
HEMEN EGIN EZEAN
ORDUAN AKABO
LAGUN ARTEAN BERBAZ
DANOK AHOZ AHO
HITZEGIN BEHAR DUGU
ORAINDIK GEHIAGO
EUSKARA BIZITZEA
GURE ESKU DAGO.
ETXEBARRIN EUSKARA
EGITEN DA EDARTO
BAINA LEKU BATZUTAN
EZ DA EGITEN ASKO
ETA EZ DAKITENEI
LAGUNDU BEHARKO
EREDU IZANGO GARA
GU BESTEENTZAKO.
HITZ EGIN BEHAR DUGU
EUSKERAZ TOPERA
BIDE HORRETAN GOAZ
GUZTIOK BATERA
GURE HIZKUNTZAK EGIN
DEZALA AURRERA
GUK EZ BADUGU EGITEN
AKABO EUSKERA.