Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GAU BELTZEKO KOPLAK

  • Izenburua: GAU BELTZEKO KOPLAK
  • Ikastetxea: Barrundia Eskola Txikia (Ozeta)
  • Ikasgela: LH 3-4-5-6
  • Egilea: Barrundia LH
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-10-31
  • Publikoa:

Arimekin , ez dago zer egin
beldurra pasa, denok elkarrekin!

Janaria nahi dugu
gau beltza da eta
goxokiz bete nahi dut
nik gaurko maleta

Armiarma sarea
daukat nik etxean
kalabaza handi bat
daukat baratzean

Arimekin , ez dago zer egin
beldurra pasa, denok elkarrekin!

Gau beltzera bagoaz
ondo pasatzera
gauean etxez etxe
guztiok batera

drakula eta heriotza
nolako beldurra
lasai egon zaitez ze
dena da gezurra

Arimekin , ez dago zer egin
beldurra pasa, denok elkarrekin!

Gau Beltzean pasatzen
dugu beti ondo
azkar ibili zaitez
zain ez gara egongo

Arimak heldu dira
gure eskolara
eta gure eskola
beldurgarria da